XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Izaki beldurgarri diozu?- galdegin zidan.

- Bai. zera...... sentitzen dut Patxi, baina santuaren sandaliak jantzi nahi izan ditu nola ote zetozkion ikusteko.

- Eta orduan, bapatean, bizarra eta adarrak hazi zaizkio, deabru bat balitz bezala, eta gizonezko bihurtu da...!

- Eta... oi ene Jainkoa, zer da hau baina?!.

Negarrez hasi nintzen orduan, nire minari eutsi ezinik.

Patxik esku bat jarri zidan sorbaldan, lasai nendin, baina ezin nuen.

Une batez lagun berriak ez zidala sinesten pentsatu banuen ere, hurrengo bere hitzek zalantza hori argitu zidaten: - Iban, zoritxarrez zuri sinetsi beharrean nago.

- Entzunda neukan santuaren sandaliak jantziz gero zer gerta zitekeen, baina ez nuen sinisten, nik neuk eta hemengo askok ere jantzi egin ditugulako.

- Behin baino gehiagotan gainera, baina, nonbait, zuk diozun izaki izugarri horrek bere gustoko pertsona aukeratu nahi izan du, mundu honetan berraragitzeko.

- Herio dauka izena izaki horrek....

- Badakit, bai.

- Nolatan dakizu, ba?.

- Berak esan dit.

- Zer esan dizu? Haren hitz guztiez oroitzen al zara?.

Pentsati jarri nintzen, Patxi antziaz begira neukalarik.

- Ez naiz Amaia.

- Herio naiz edo halako zerbait.

- Uau...! esan zuen Patxik hasperen eginez.

Hau ez da txantxetako gauza, Iban.